Duela urte eta erdi egile hauek sortu zuten Anonyme Popular egitasmoaren formatu txikiko emankizuna da hau. Bertso-jarriak eta euskal kantagintzaren baitan ulertzeko, kokatzeko eta bizitzeko proposamena da. Hitza eta ahotsa Igor Elortza Aranoak jartzen ditu, doinuak eta soinuak Rafa Rueda Etxeberriak, eta Kulturaz-eko dapatisten irudiak eta dirudiak.
Eliza izandako eta auzolagunek auzolanean moldatutako Elizar kultur gunean izanen da saioa. Sarrerak bertan erosi ahal izanen dira 10 euroan.
Igor Elortza eta Belen Ausejo Euskara Teknikaria Irrintzi Plazan izan ditugu solaskide.