Bizipoza Eskola aurkeztuko dute asteazkenean Iruñean

Reyes Ilintxeta 2024ko mar. 11a, 19:38

Bizipoza elkarteen elkartea da. Gaur egun izaera bereziko 38 dira bertan parte hartzen dutenak. Hezkuntza alorrera haien balioak eramateko asmoz prestatu dituzten Gida didaktikoa eta material osagarriak aurkeztuko dituzte asteazkenean 18:00etan Kondestablearen Jauregian. 

Amaiurko eskolako zuzendaria Nora Salbotx, Irurita eskolako tailerretako eta Sortzen eta Sanfilipo elkarteetako ordezkariak, Zinez musika taldea eta Sustrai Colina bertsolaria egonen diraaurkezpen saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!