Naiara Fernandez: "Jaso Ikastolako HHko gune berria ireki nahi diegu familia guztiei"

Reyes Ilintxeta 2024ko mar. 5a, 20:41

Jaso Ikastolak proiektu arkitektoniko eta pedagogiko berritzailea estreinatu du ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako gunea espazio alternatibo handi bihurtuz. 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen dizkiete. Hurrengoa martxoaren 14an izanen da eta haurren larru azala  eguzkitik nola babestu azalduko dute. Naiara Fernandez HHko orientatzailea eta Imanol Janices komunikazio arduraduna Irrintzi Plazan izan dira honen berri emanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!