500 langile aritzen dira San Juan de Dios ospitalean: erizainak, medikuak, zeladoreak … denek behar dute hitzarmena. Euren lan zamarik handiena Osasunbidetik eratorritakoa da; %90. Elkarretaratzea egin dute Olibeto Kondearen osasun zentroaren parean San Juan de Diosen zuzendaritzak Osasun Departamentuarekin izan duelako bertan hartu-emana. Langileak kexu dira negoziazioak eten dituelako eurekin. Berriz ere mahaian esertzea exijitu diote. Soldata igoerak, jardunaldiaren murrizketa eta lan zama txikitzea eskatzen ari dira hitzarmen berri batean jasoa geldituko dena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!