"Erabaki zaila izan zen. Kontrastea egiteko aukera askorik ez genuen izan sekretuan mantendu behar genuelako dokumentala egiten ari zirela", hala jakinarazi du Iratxe Alvarez Iruñerriko Mugimendu feministako kideak euren parte hartzeaz galdetuta. No estas sola: la lucha contra La Manada izeneko dokumentala gaur estreinatuko dute Iruñeko Golen Baiona zinematokietan 19:30ean. "Zuzendarien ibilbidea ezagututa ere, lasaitua hartu genuen aurretik eginak dituzten lanak oso zainduak zituztelako.Oraingoan ere, hala izan da", iruditzen zaio Alvarezi. Gaiari eman dioten tratamendua zaindua izan da bere ustez eta kasu konkretuaz bakarrik hitz egitetik ikuspegi zabalagoa eskaintzen duela ere iruditzen zaio: "Biktimen ahotsa entzuten da, adierazten da zein zailtasun eta trabarekin egiten duten erasoaren ondorengo bidea eta esanen nuke, kontuan hartuta indarkeria matxistaren gogortasuna, modu positiboan amaitzen dutela dokumentala", adierazi du. Izan ere, dokumentalaren amaieran emakumeak jasandako eraso horrek ez duela biktimatzat hartzen bizi osorako adierazten da dokumentalean, alegia, "bizitza ederrak" dituztela biktimek, "pasatakoa pasata".
"Tresna erabilgarria izanen da gizartearentzat", uste du Alvarezek. Morbotik guztiz aldenduta biktimen aitortzak, sententzien zailtasunak edota mugimendu feministaren indarra jasoak daude lan horretan. Iratxe Alvarezi Euskalerrria Irratian egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.
Hilaren 29ra arte Golem Baionan ikusteko aukera
Gaurtik hasita otsailaren 28ra arte ikusten ahalko da dokumentala Golem Baiona zinematokian. Goizez 10:15ean edo arratsaldez 5:15ean zein 7:30ean emanen dute.