11 eta 16 urte bitarteko ia 1400 ikaslek hartu zuten parte Nafarroako Ikastolen Federazioak eginiko ikerlan honetan. Inkesten bidez galdegin zieten haien ohituren inguruan. Emaitzetan datu interesgarriak ageri dira: famileen %23k soilik jartzen dituzte erabilera mugak; adingabeen % 85ek uste dute sareek zoriontasuna eragiten dietela; % 80k entretenitzeko erabiltzen dituzte eta % 55ek informatzeko; erdiek hiru sare sozial baino gehiago dituzte, eta WhatsApp eta Tik Tok dira erabilienak; % 80k uste du Interneten erabilera segurua dela, baina % 30ek onartzen du pasahitz bakarra erabiltzen duela; DBHn, % 30ek aurrean sakelakoa dutela bazkaltzen du, eta % 16 sareen bidez ezagututako norbaitekin geratu dela aitortu du.
Datu hauek ezagututa, Ikastolen Ferderaziotik berresten dute familia eta hezitzaileen formakuntza iraunkorra ezinbestekoa dela gazteak modu egokian hezteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!