Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. Iruñeko Udal Gobernu Talde berriak berreskuratu du Karlos III. etorbidearen amaieran dagoen eraikinaren gaineko eztabaida. Joseba Asironen aginte taldeak, behin betiko konpondu nahi du afera. Orreaga Fundazioko kideak, Koldo Amatriak azaldu du hemeretzi talde memorialista daudela Erorien Monumentua botatzearen alde: "Beste esanahi bat emateak ez duela zentzurik, ulertezina litzateke". Iruñeko Udalarekin oraindik ez dute hartu emanik izan, baina aurreikusia dute Joseba Asiron alkatearekin batzartzeko eskaera egitea. Euren ikuspegia azaldu eta udalaren jarrera ezagutu nahiko lukete. Koldo Amatriari egindako elkarrizketa entzun daiteke argazkian klik eginda.