Maitane Pérez: "Herriz herri joango gara jendearen erruak garbitzen"

Reyes Ilintxeta 2024ko ots. 15a, 18:08

'Olagarrua' antzezlana sortu dute Maitane Pérez, Olatz Beobide eta Nerea Arrila antzerkilariek Geuretik sortuak bekari esker. Igandean eskainiko dute lan berria Uharteko Kultur Etxean 19:00etan. 

Udalbiltzak sustatuko Geuretik Sortuak bekaren bigarren edizioa emankorra izan da; 22 sortzailek eta 39 udalerrik hartu dute parte. Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola aktore eta sortzaileek ondutako Olagarrua antzezlana Zumaian taularatuko dute lehen aldiz ostiralean eta berriz eszenaratuko dute larunbatean Beran eta igandean Uharten. 

Hiru sortzaileak Zumaian egon ziren ekainean eta uztailean, sormen egonaldian, eta zumaiarrekin eta bertako elkarteekin bildu ziren, haien kontakizunak oinarri hartuta, antzezlana sortzeko. Prozesu honetan "euskalduntasunari eta erruari buruz" hausnartu dute, "euskal identitatearen eraikuntzan hartzen ditugun edo egokitzen zaizkigun motxila ezberdin guzti horiei buruz". Aldi berean euskal irria ere ezagutu nahi dugu, "geureaz eta gure artean umoreak laguntzen baikaitu korapiloak askatzen". 

Sinopsia

Errudunak gara? Errugabeak? Zerk egiten gaitu errudun? Edo nork?

Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume.

Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur azpian biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian, olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan.
Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko direnak, barrenaren bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero, tinta beltza jaurtiko dutenak, bizirauteko.
Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago.

  • Sortzaileak: Olatz Beobide, Maitane Perez, Nerea Arriola
  • Aktoreak: Olatz Beobide, Maitane Perez, Nerea Arriola
  • Kanpo-begirada: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
  • Dramaturgia: Maialen Diaz Urriza
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Argi diseinua: Arantza Heredia
  • Espazio eszenikoa: Eva Fernandez
  • Jantzitegia: Natiz Ortiz de Zarate
  • Irudia eta deinua: Iurre Aranburu
  • Teknikariak: Arkaitz Garralda, Anartz Beobide
  • Ekoizpena: Antzerki Aroak eta Ttipia
  • Babesleak: Udalbiltza, Zumaiako Udala eta Eusko Jaurlaritza

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!