Protagonista 70 urteko irakasle jubilatu ezkertiarra da. Minbizia diagnostikatu diote, baina sendatzeko aukera bat sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen erradioterapia ekipamendu bati esker tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du dohaintza eta bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute buru zuritze bat delakoan. Haien artean irakasle hau dago. Eta hor abiatzen da dilema: printzipioekiko leiala izan edo bizia salbatu. Dilema latza Patxo Telleriak Irrintzi Plaza saioan azaldu dizun bezala.