Maria Rivero: "Umorea oso maskulinoa da oraindik, gauza asko aldatu beharra dago arlo horretan"

Miren Mindegia 2024ko ots. 12a, 17:27

Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako 'eMcumeak' umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian

Maria Riveganak eta Itxaso Payak kontratazio-bitartekaritza egiten duen eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzte, kuota betetzeko asmoz, emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak topatuko dituzte. Satira musikal honek emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarriko du, izenaz eta izanaz, umoretik eta umoretsu, baina kritika ere egiteko gogoz. 

Maria Rivero eta Itxaso Paya dira bi protagonista hauen atzean dauden antzezleak, Olatz Beobidek zuzendu duen eMCumeak umorezko obran. Korrika Kulturalaren eskutik, ikuskizuna Antsoaingo Antzokian taularatuko dute asteartean, arratsaldeko 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!