Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartuko ditu igandean

Reyes Ilintxeta 2024ko ots. 8a, 18:35

Iruñeko inauteri euskalduna ospatuko da Alde Zaharrean goizeko 9.30etatik aurrera. Zaldikon suziria bota ondoren karrikaz karrika ibiliko dira eta 12:30ak aldera emanaldia eginen dute Santa Ana Plazan. Koko xuriek, koko beltzek, bertsolariek eta musikariek urteko gertakizunen laburpen ironiko eta barregarria eginen dute. 

80 arizale inguru bilduko dira Iruinkokoaren seigarren edizio honetan. 

9:30ean Zaldiko Maldiko elkartean bilduko dira festari hasiera emateko. Aurten Baigorriko bi herritarrak botako dute suziria, haiei egokitu baitzitzaien ohorea Sanferminetako eskalunen bazkarian eginiko zozketan. 

Jarraian Muthiko Alaiak taldearen Estafeta kakeko egoitza, Dormitaleria karrika, Duguna taldearen egoitza eta Martzela Abarzuzaren liburudenda bisitatuko dituzte.

12:30ak aldera Santa Ana Plaza eginen dute emankizun nagusia eta euririk eginez gero Mañuetako frontoian eginen lukete. 

Ondoren Arrano Elkartean eginen dute bazkaria. Sarrerak salgai daude Karrikiri Elkartean 20 euroan. 

Itxaso Martinez, Asier Garzia eta Oier Zuñigarekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!