Oihana Idoate (Haritu): "Putre-funts baten mehatxua du bost seme-alaba dituen familiak etxetik ateratzeko"

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 7a, 12:30

Barañainen familia bat etxetik kaleratzeko arriskuaz ohartarazi du Haritu Etxebizitza Sindikatuak. Azaroan aurretik bizi zen etxebizitza batetik kaleratu zuen Tesla Blackstone hirigintza agentziak eta orain Sareb izeneko "putre-funtsak" gauza bera egin nahi du. "Informazioa trakets iristen ari da eta segurtasun falta izugarria da familia horrek bizi duena", azaldu du Euskalerria Irratian Haritu Etxebizitza Sindikatuko Oihana Idoatek. Kasua gertutik segituko dutela jakinarazi du eta mobilizazioak deitzea ez dute baztertu. 

Haritu Etxebizitza Sindikatuak salatu du bost haur dituen familia bat etxetik bota zuela azaroan Testa-Blackstone hirigintza sektoreko agentziak eta orain gauza bera egin nahian dabil Sareb izeneko bankua. Kasua ezagutzeko Oihana Idoate Haritu taldeko kideak esan du Euskalerria Irratian "konplexua" dela kasua eta informazioa ere "trakets" iristen ari zaiela: "Barañainen bizi da orain familia hori eta maisterraren izenean iritsi zaio etxetik kaleratzeko agindua", esan du Idoatek. Polizia eta sarraila aldatzeko langilea joan ziren haien etxera urtarrila bukaeran: "Bertan bizi den familiak ez zuen etxegabetzearen berririk eta hartara hamabost eguneko epea eman zioten etxea uzteko", azaldu du. Kasua "gertutik" segituko duela esan du Haritu Etxebizitza Sindikatuak. Mobilizazioak ere eginen ditu familia horri etxebizitza eskubidea urratu ez dakiokeen. Elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!