Ilargi Berria Edurne eta Markel dira eta datorren ostiralean, otsailaren 9an (19:00etan) SZnatoki!n egonen dira proposamen berezi batekin: bertsio sorta bat gitarra eta bi ahotsetan moldatuta. Ordubete inguruko kontzertua akustikoan Zea mays, Gorka Urbizu, Vetusta Morla, Sorkun… taldeen moldatutako bertsioak adituko ditugu.