"Izugarria" iruditu zitzaion PPko Eguesibarko zinegotziaren hitzartzea Geroa Baiko Eguesibarko zinegotzi Joseba Orduñari. "Inma Mujikarekin harremanak etenda zeudela esan nion. Ulertezina litzateke gorrotoarekin euskara lotzen duen batek euskaldun batekin aritzea". Minduta sentitu zen Orduña eta "onartezina" dela iruditzen zaio esandakoa.
Ez da lehen aldia Eguesibarko Udalean euskararen kontrako mezuak entzuten direna: Abenduan euskarazko ludoteka eskaintzearen haritik, alkateak, UPNko Xuriñe Peñasek esan baitzuen diskriminatzailea zela euskara ez dakitenentzat. Gogorragoak egin zaizkio Orduñari dena dela PPren eledunarenak: "Peñasek unean egin zituen adierazpenak gehiegi pentsatu gabe. Nahiz eta UPNren barruan ohikoa den halako baieztapena, PPren eledunak idatzirik zuen esan beharrekoa eta ez zen lotsagorritu ere egin", adierazi du Orduñak.
Euskara erabili, babestu eta dagokion tokia eman
Euskararen aurkako mezuen aurrean Orduñak argi du zein izan behar den erantzuna: "Euskara erabili, defendatu eta bere tokira eramaten segituko dugu". Esaten dituztenak egia ez direla ere erakusteko datuak ematea beharrezkoa denetan hala egiteko ardura hartu du Geroa Baiko zinegotziak. Uste du, esaten dituztenak euskara "zikintzeko" egiten dutela. Onartezina da eta tokitik kanpo daude Geroa Bairen ustez. Joseba Orduñari Euskalerria Irratian egin dioten elkarrizketa osorik entzuten ahal da argazkian klik eginda.