Antolatzaileek hiru saio eskainiko dituzte. Uxue Juarezek sormena esnatzeko artefaktuei buruz hitz eginen du, Ana Jakak Sex Text, idazketa erotiko saioa gidatuko du eta Berlinen bizi den Izaskun Graciak argazkigintza eta poesia tailerra zuzenduko du.
Saioak Lurederra Kultur gunean eginen dira eta Artazako kanpinean ostatu hartzeko aukera ere bada.
Tailerren prezioa 110 eurokoa da eta izena emateko anajakagarcia@gamail.com edo uxuejuarez@gmail.com helbideetara mezua bidal daiteke.