(H)ilbeltza

Jon Alonso:"Tamalez Euskal Herrian ez dugu izan Carvalho bezalako pertsonaia kritiko eta zirikatzailerik"

Reyes Ilintxeta 2024ko urt. 25a, 20:21

Jon Alonso eta Irati Jimenez idazleek hartu dute parte (H)ilbeltzaren 10. edizioan Carvalho Euskadin, Jon Alonsoren azken liburueran inguruan solastuz. 

Iruñea, 2016. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.

Bartzelona, 2003. Pepe Carvalho detektibea Ramblei begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jasoko duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak...

Bi nobela batean harilkatu ditu Jon Alonsok lan berrian, hari beltzez harilkatu ere, Euskal Herriko politika, janariaren zeremonia, historia hurbila eta literatur munduaren argi-ilunak lotuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!