Ekainean hasi ziren berrikuntza lanak eta lau hilabetean lortu zuten orrazi berria eta ardatz guztiak mugituko dituzten 21 motorrak jartzea. Hauetako bakoitzak 500 kiloko zama mugi dezake gora eta behera abiadura desberdinetan. Azkarrena 0.8 m segundu bakoitzeko.
Santos Garcia Lautre Gaiarreko zuzendari teknikoa da. 30 urte daramatza hemen lanean eta orain oso pozik daudela adierazi du, orain hobeki eta segurtasun handiagoz lan egin ahal izanen dutelako.
Argazki oina: Goyo Urdanoz eta Santos Garcia Lautre, teknikari arduradunak.