Eider Jaime: "Zailtasunak dituzten gazteentzako mentore boluntarioren bila gabiltza"

Reyes Ilintxeta 2024ko urt. 22a, 19:23

Bogan eta Agintzari kooperatibek jarri dute abian mentoretza terapeutiko programa bat Nafarroako Gobernuaren Osasun sailak diruz lagunduta. Ekimen honen bitartez egoera zailean dauden edo osasun mentaleko arazoak dituzten14-18 urte bitarteko gazteak eta mentore boluntarioak harremanetan jartzen dituzte, neska-mutilen gizarteratze prozesuan laguntzeko helburuarekin.  

Bogan taldeko Eider Jaimek eta Agintzari gizarte ekimeneko kooperatibako Eneko Mendiluzek azaldu dugute programa duela bost hilabete jarri dutela abian eta zabalik dagoela mentore izan nahi duten pertsona guztientzat. 

"Gure programen funtsa esku-hartze soziala da. Bereziki zailtasun egoeran aurkitzen diren gazteekin eta familiekin egiten dugu lan. Esate baterako gazte migratzailekin, harrera familiekin, adopzio arloa, haur eta gazte-nerabeekin terapia indibidualak, taldekakoak, Gurasotasun Baikorreko programak.... Hortaz gain berriki, mentoretza terapeutikoko programa batetan murgilduta gaude".

Mentore moduan aritzeko aski da harremanetan jartzea Agintzarirekin, edota Naroa Vicuña, programako arduradunarekin 948-108057 telefono zenbakian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!