Urtarrilaren 15etik 19ra bitartean Mendian emakumeekin hitzaldi zikloa emanen da Antsoainen, bertako Mendi Eskolak antolatuta. Antolatzaile lanetan aritu den Leire Etxegiak adierazi bezala, aurtengo Mendi Astearen baitan kokatzen da egitarauaren helburua argia da: oraindik ere gizonezkoen ahotsak nagusi dituen alorrean emakumeen garrantzia nabarmentzea.
Sei hizlari bilduko dira denetara: Patricia Viscarret, Uxue Murolas, Igone Mariezkurrena, Talía Lino, Silvia Vidal eta Uxue Loizu. Belaunaldi desberdinetako sei emakume, horietako lau nafarrak.
Hitzaldi guztiak Antsoaingo Antzokian izanen dira, Mariezkurrenarena ezik, Bikupe elkartean eginen dena. Antolatzaileek nabarmendu bezala, ziklo osoa doakoa izanen da eta sarrerak hitzaldiak hasi baino ordubete lehenago jaso ahal izango dira agertokiko leihatilan.