Xabi San Sebastian: "Xabier Leteri omenaldia egin diot disko honetan"

Reyes Ilintxeta 2023ko abe. 28a, 12:38

Xabi San Sebastian musikari eta kantari donostiarrak bere bakarkako bostgarren diskoa aurkeztu zuen Durangoko azokan. Euskal tradiziotik eta beste hainbat folk musika iturritatik edan du "Betazalak" diskoaren abestiak egiterakoan.  Metropoli Forala saioan izan dugu hizlari. 

“Betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Halaxe, tarteka erroetara loturik eta zeruari duintasun eske hurrena, kliska bakoitzean asmo ezberdin bat du ituan Xabi San Sebastianek ere.”
Xabi San Sebastianen disko berriak 10 kantu biltzen ditu, folk kantautoreen ildoan. Irlanda eta eskoziako songwriteren oiartzunak entzun daitezke, baita Amerikakoenak ere, dena euskal kantagintzaren ikuspuntutik begiratuta.


Ez doinuetan soilik, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Astiz, Harkaitz Cano eta Xabiren hitzek ingurunearen eta barnekaldearen begirada poetiko-politikoa eskaintzen digute. Ahotsa eta hitzak erdian. Musikari apartak inguruan:

Karlos Aranzegi: Bateria

Nando Neira: Kontrabaxua eta baxua
Quico Pugès: Txeloa

Arkaitz Miner: Bibolina

Satxa Soriazu: Teklatuak

Pello Gorrotxategi: Eskusoinua

Nahia Valle: Ahotsa Konpai kantuan

Xabi San Sebastian: Ahotsa, gitarrak, ukelelea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!