Civican aretoaren albo batean, Pio XII. Etorbidean Familia izeneko eskultura bat jarri dute. Gizonezko batek du eskulturan indarrik handiena. Haren azpian, emakumea hiru seme-alaba altzoan dituela. Familia izeneko erakundeari eskainitako brontzezko eskultura Henriette Boutens artistaren lana da. 2002an Familiaren Kongresu orokorra egitearekin batera paratu zuten estatua Iruñean. Inauguraziora Yolanda Barcina garai hartako Iruñeko alkatea joan zen eta Fernando Sebastián Iruñeko artzapezpikuak bedeindikatu zuen monumentua.
"Bazterkeria" irudikatzen duen eskultura delako zenbait entitate sozial ari dira eskatzen erretiratzeko. 50 feminista baino gehiago eta LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko eragileak daude tartean. Joseba Ezeolaza manifestua sustatu duen ordezkaria da: "Legeak urratzen ditu eta familia eredu tradizional eta bakarraren irudia da. Halakoek ez lukete lekurik izan behar eremu publikoan", esan du.
Entzun Euskalerria Irratian Joseba Ezeolazari eg