Jaiotza eta heriotzaren inguruko erritoak, sinesmenak, lan moldeak, jantziak, festak… eta bereziki zeinen indar handia zuen komunitateak azaltzen du Xamarrek testu labur ugari eta irudien bidez.
Gaur egun tradizio gisa ditugun usadioak garai batean modak eta momentuko kultura zela erakusteko, heriotza- errituetan ehun pertsona baino gehiago elkartzen ziren garaia aipatu du idazleak, adibide moduan.
Hala ere, «gauza oso interesgarriak» historian zehar «galdu» direla deitoratu du Xamar-ek, «herri honek iraun badu tematu delako» izan dela ziurtatuz.