'Xoka. Jite disidenteak' jardunaldietan euskara eta genero disidentzia uztartuko dituzte

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 8a, 19:40

Ostegun honetan abiatuko dira EHGAM Nafarroa elkarteak antolatutako jardunaldiak.  Euskal diskuntza izanen da lehen saioko gaia, Gatx Eizagirre eta Ana Jaka idazlearekin, 19:00etan, Laban. Datorren asteko asteartean Kuir ikuspegia euskal eszena garaikidean izanen da aztergaia, Eneko Garcia, Aner Peritz eta Jüje Idiart Thiryrekin eta ostegunean Andoni Mutiloak 'Sex-sua' musikala eginen du NAEn. 

Kuir testuinguruko emozioak eta praktikak nola izendatu euskaraz? Zer aurrerapauso egin dira euskal diskuntza, hau da, disidentziaren hizkuntza sortzeko? Galdera hauei saiatuko dira erantzuten ostegun honetan Laban eginen den saioan.  Jardunaldi hauen inguruko informazioa eman digute  EHGAM Nafarroa Elkarteko Oskar Sada Gomi-k eta Kepa Yecorak Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!