Itziar Perez Esan Erraneko esatariak Irrintzi Plazan azaldu digun bezala hilaren 21an eginen dute urteurren pesta nagusia Eritzegoitin, Atetzen. Herri kirolak, puzgarriak, dantzak, bazkaria eta La Jodedera eta DJ Hannibal Selekterren musika emanaldiak izanen dira bertan.