Donostiako Zinemaldia

Jon Plazaola: "Aita-alaba harremanez gain, thrillerretik ere asko du Itxaso telesailak"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 27a, 18:40

'Itxaso' euskarazko telesail berria estreinatu dute Donostiako Zinemaldian eta ostegunetik aurrera lehen denboraldi osoa ikusgai egonen da Primeran plataforma berrian. Jon Plazaola da surf munduan girotutako telesail honetako protagonistetako bat. Horrela azaldu digu bere lana Donostiatik eginiko irratsaio berezian.

Ostegun honetan iritsiko da PRIMERAN plataformara 'Itxaso' telesaila. Euskaraz filmatutako thriller kutsu nabarmena duen drama hau EITBk eta K 2000k (The Mediapro Studio) ekoitzi dute, eta Donostia Zinemaldiko EITB Galan aurrestreinatu zen duela egun batzuk.

Nerea Mazo eta Aritz Kortabarria promesa gazteak eta Jon Plazaola, Itziar Atienza, Nerea Garmendia edo Jon Mendia bezalako ikus-entzunezko aktore ezagunak dira lan honetako aktore nagusiak.  Amancay Gaztañaga, Sambou Diaby, Nerea Paris, Itziar Manero, Aitor Beltrán, Aitor Borobia eta Aitor Francesenak osatzen dute antzezle zerrenda. Sergio Sancho eta Daniel Terzaguiren ideia originala oinarri hartuta, María Cortések sortu du telesaila, eta Antonio Díaz Huertak zuzendu du

'Itxaso'k 17 urteko neska baten istorioa du abiapuntu. Ama hiltzean, Mexikotik Euskadiko kostaldeko herri txiki batera joan beharko du, aitarekin bizitzera. Herri horretan surf eskola baten arduraduna da, eta alabak ez du apenas ezagutzen. Aldeak alde, biek elkar ulertu egin beharko dute nahi eta nahiez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!