Ventura Ruiz: "Olerki dastaketa bat eginen dugu Edizioaren Azokan"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 27a, 19:51

Poemak beste modu batez entzuteko aukera izanen dugu ostegun eta larunbat honetan. Ostegunean Nafarroako Liburutegian poemak eta dantza nahastuko dituzte eta Edizioaren Azokan, larunbatean, bertsoak naheiran irakurriko dizikiete bertaratzen direnei. Ventura Ruiz ipuin kontalaria eta poeta Zerokotan taldeko kidea da eta bi ekitaldi hauetan arituko da. 

Poesía eres tú, eta gu, eta haiek... zikloaren barruko jarduera da ostegun honetan 19:00etan Nafarroako Liburutegian eginen den emanaldia. Bertan Ventura Ruiz, Oihane Zuberoa Garmendia poetak eta Ianire del Río eta Anne Garayoa dantzariak elkarrekin arituko dira. Bestalde, larunbat arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Bertso dastaketa eginen dute Sarasate Pasealekuan, Nafarroako VII. Edizioaren Azokaren baitan. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!