Julen Simon: “Rubik kuboarekiko zaletasuna izugarri handitu da azken hamar urtean”

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 8a, 13:09

Hilaren 9an eta 16an eginen dira Iruñeko Planetarioan Speedcubing, edo Rubik kuboa azkar egiteko teknikak ikasteko tailer elebidunak, Nafar Ateneoak eta Planetarioak antolatua . Saioak irekiak eta doakoak dira eta izena eman behar da whatsapp bidez 620208682 zenbakian.

2024ko uztailaren 25etik 28ra Navarrra Arenan jokatuko da Europako Speedcubuing txapelketa. Hori dela eta hurrengo hilabeteotan hainbat ekitaldi eginen dira Rubik kuboaren inguruan.

Lehen ekitaldia da hilabete honetarako prestatu dituzten tailerrak. Irekiak eta doakoak dira, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da whatsapp bidez 620208682 zenbakian. Saioak 9an eta 16an eginen dira 10:00etatik 14:00etara.

Tailer hauetan ebazpenen erakusketak, mundo errekorren ikustaldiak eta hasiberri metodoen azalpenak eginen dira, besteak beste.

Julen Simon iruindarra, Estatuko Speedcubing Elkarteko presidentea, izanen da saio hauetako gidaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!