Irailaren 13an hasiko dira Zizurko jaiak, eta aurten, aurreko bi urteotan bezala, protokolo bat presttu dute bertako Talde Feministak, Udalak eta beste hainbat herri kolektibok eraso matxisten aurrean. Larunbat honetan hori ezagutzeko parada izanen da Zizur Nagusiko jai eremuan eginen den dinamita Feminista jaialdian. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta aurkezpenaz gain, bideoa eta artistak izanen dira oholtza gainean. Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira: La Furia eta DJ Muffin. Denak emakumeak.
Zizuko Talde Feministako Marta Molinero eta Ana Gurpegi Guardasola saioan izan ditugu hizketan.