Julio Soto: "Deigarria egiten zait Gesalatz-Deierri aldean zer aurrerapauso sendoak egiten ari diren euskararen alde"

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 31a, 11:48

Igandean, irailearen 3an, Bertso jaialdia eginen dute Muetz herrian 12:30ean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto arituko dira bertsotan eta Amaia Agirre izanen da gai-jartzailea. Juan Antonio Urra Gesalazko alkateak eta Julio Soto bertsolariak eskualdean dagoen euskararekiko grina azpimarratu dute. 

Hirugarren urtez antolatu dute bertso saioa Muetz herriko pilotalekuan. 

Julio Sotoren aita Gesalatz bailarako Irurre herrikoa da eta oso harreman estua du Sotok Gesalazekin. Bertan adinekoek gorde duten euskararekiko xalotasuna eta hizkuntza berreskuratzeko belaunaldi berrien grina azpimarratu ditu Julio Sotok. Saioa 12:30ean izanen da igandean, Muetzeko pilotalekuan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!