Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua zabaldu dute Larra-Belaguan

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 25a, 12:51

Larra-Belaguak eski eta kirol jardueretarako zentroak bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua estreinatu du uda honetan, Larra Belagua Bike proiektuaren baitan. Erronkariko bailaran BTT eta endurozko hamabost ibilbide egokitu dituzte.

NICDO sozietate publikoak kudeatzen duen eski eta kirol jardueretarako zentroak alokagai jarri ditu oraingoz 5 bizikleta. Zerbitzu honek Izaban eta El Ferialen jasotzeko eta entregatzeko aukera ematen du, 9: 00etatik 18:00etara. Bizikleta elektrikoak egun baterako edo batzuetarako alokatu daitezke, eta alokairuak segurtasun eta konponketarako materiala eta kaskoa barne hartzen ditu.
Julen Garjon, Larra-Belagua zentroko zuzendariak azaldu digu prestatutako ibilbideek 160 kilometroko sarea osatzen dutela ibarreko zazpi herrietan barrena: Burgi, Bidangoz, Garde, Erronkari, Urzainki, Izaba eta Uztarroz.
Gainera, horietako batek (Las Golondrinas – Ainarak) Erronkariar emakumeek XX. mendearen hasieran Pirinioak zeharkatzen zituztenean Frantziako Maule herrian neguan lan egiteko egiten zuten ibilbide ezagunaren izena darama.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!