Beroaldien ondorioei aurre hartzeko neurrik hartu ezean, LAB sindikatuak abian jarriko du protokolo berezi bat. Hauek dira puntu nagusiak, Inko Iriartek adierazi digun bezala:
- Enpresari formalki eskatzea legezkoa den arriskuaren prebentzio jarduera espezifikoa.
- Osalan eta NOPLOIri jakinaraztea neurketarik egiten ez dela edo neurketa antzuak direla.
- Lan ikuskaritzari jakinaraztea arau haustea eta arriskuaren esposizioa.
- Antolakuntza neurriak abian jartzea aldebakarrez, sentsazio termikoaren arabera atsedenaldiak egingo direlarik.
- Sentsazio termikoa neurtzeko baliabide tekniko errazak eskaintzea delegatu eta afiliatuei, baita informazioa eta formakuntza ere.
- Sentsazio termikoa maila arriskutsuetara iristean atsedenaldiak behartzea. Gero eta sentsazio termiko handiagoa, orduan eta atsedenaldi luzeagoak (lokal klimatizatuetan). Une jakin batean, muturreko egoeran, jarduera geratzeko prozedura abian jarriko da, prebentzio legearen 21, artikulua baliatuz.
- Nola iritsi horraino? Berme juridikoak eskainiz. Azkenean, enpresari merkeago aterako zaio neurriak hartzea gure ekintza sindikala pairatzea baino.