M.A. Asiain: "Gurutze Plazako aparkalekua geldiarazi du Udalak Ibarrola alkatearen irudia gehiago ez zikintzeko"

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 22a, 12:36

Bigarren Zabalguneko bizilagunak pozik agertu dira Cristina Ibarrola, Iruñeko alkateak obrak aldi baterako bertan behera utziko dituela iragarri duenean. Hala ere, auzolagunei kasu egitea baino gehiago bestelako interesak izan ditu UPNk erabaki hau hartzean, Miguel Angel Asiain, Osio, auzolagunak azaldu digun bezala. 

Zangoza kaleko aparkalekuaren obrak bertan behera utziko direla iragarri ostean, aparkalekuaren aurkako plataformak bere jarduerarekin jarraituko duela iragarri du.

Bigarren Zabalguneko bizilagunak pozik agertu dira Cristina Ibarrola, Iruñeko alkateak ostegun honetan obrak aldi baterako bertan behera utziko dituela iragarri duenean. Hala ere, bizilagunek plataforma gisa duten jarduera ez dela oraindik amaituko adierazi dute.

Hezkuntza Sailari Plaza de la Cruz institutuko ikasleak ikastetxera itzul daitezela ikasturtea hasi baino lehen eskatu diote eta ez daitezela Batxilergoko 1. eta 2. mailak beste ikastetxe batera eraman.

Era berean, obrek merkatariei gastu asko eragin dizkietela eta horietako batzuk kaletik joan eta lokal propioak bilatu behar izan dituztela salatzen dute. Horregatik enpresa eraikitzaileari emango dioten kalte ordaina kontrolatu eta gauzatzea  eskatu dute, baita aipatutako saltoki horiek izan ditzaketen kalte ordainak baloratzea.

Obrak bertan behera geratu diren arren, erabakia ez da behin betikoa izan. Hala ere, momentuz, bizilagunak pozik daude hartutako erabakiarekin.

Plataformak Iruñeko Udalarekin adiskidetzeko ekitaldi bat eskatu dio Arartekoari, eta Udalarekin mahai batean esertzeko prest agertu dira, ideiak aurrez aurre jartzeko eta benetako auzo bat eraikitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!