Silvia Guillenek azaldu digunez oso baldintza gogorrak dituzte merkataritzaren sektorean lanean ari diren pertsonak. Ordutegi txarrak, soldata txikiak, toki aldaketak nagusi dira. Oraingoan, lan taldearen batasuna eta ausardia oso garrantzitsuak izan direla dio. ELA sindikatuaren erresistentzia kutxaren babesa izan dute langileok Guillenek nabarmendu duenez.