Antsoleaga kalera gerturatu da Pello Argiñarena lankidea. Patxi Larrion eta Kike Diez de Ulzurrunekin bat egin du Zaldiko Maldiko elkartean. Gaitariek osatutako txaranga izanen dute gaur mahai ondokoan, gaurkoan bazkari eguna baitute elkartean.
Zezenkia gaur janen dute, Askartza tabernan prestatutakoa. Gainontzeko platerak elkarteko kide Sergiok prestatuko du, tartean potxak.
23 urte daramatza elkarte gisa jardunean Zaldiko Maldikok. Baigorriko musikari zenbait izanen dituzte arratsaldean zehar.
Bihar bertsio-lehia izanen dute goiz eta arratsaldez. Bertso eskolako kideak gerturatuko dira eguerdian zein bazkal ostean.
Elkarteak ere euskaldunon bazkarian parte hartuko du hilak 13an.