Uztailaren 8an, larunbatean, VII Kantu Jaia eginen da Baluarten. Euskal kantu zaharrez gain,musika, dantza, joaldunak, Barañaingo Konpartsa, bertsolariak eta hamaika sorpresa gehiago izanen dituzte bazkaltiarrek. 500 pertsonentzako tokia prestatu dute eta sarreak 65 euroan saltzen dituzte Baluarten, Angel Mariezkurrena antolatzaileak adierazi digun bezala.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.