Maider Ansa: "Oinez txokoan aurten Puntu Morea zabalduko dugu lehen aldiz"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 4a, 12:49

Aurten Oinez Txokoaren txupinazoa Bernart Etxepare lizeoko ikasleek botako dute, azterketak euskaraz egiteko eskubidearekin bat eginez. 

Aurten ere Oinez Txokoa iritsiko da Takonerara. Etxarriko ikastola da urriaren 8an ospatuko den Nafarroa Oinez festaren antolatzailea eta haiek dira Oinez Txokoaren kudeaketa eginen dutenak. 

Ohiko moduan jana eta edariaz gain oinezeko materiala aurkituko dugu bertan eta aurten, lehen aldiz, Puntu Morea zabalduko dute: gune bat sexu eta genero erasoak salatzeko eta, ahal dela, ekiditeko.

Musikaren artean mota guztietako taldeak: Sofoaos, Beietz Trikiteens. Brigade loko, Trikidantz… eta bisita bereziak ere bai: euskarabenturako gazteak igandean, uztailaren 9an iritsiko dira arratsaldean eta bezaperan, larunbatean Porrotx egonen da Oinez Tokoan eguerdiko 12.00etan.

Maider Ansa, Oinezeko ekintzen korrdinatzaileak eman digu informazi guztia Guardasola saioan. 

Nafarroa Oinezek Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa izanen du aurten ere. Andra Mari ikastolako Jarduerak batzordeko arduradun Maider Ansa Zugarramurdik azaldu duenez, "urtero bezala, Takoneran kokatutako txosnan ez da faltako jana eta edana. Mota guztietako ogitartekoak eta jai-giro desberdinak: lasaia eta familiartekoa goizean, eta jende gazteari zuzendutakoa iluntze partean". Oinez Txokoa 10:30ean zabalduko dute eta 03:30ak edo 02:00ak arte egonen da zabalik nahi duten guztiendako. Horretaz guztiaz aparte, materiala ere izanen da salgai: kamisetak, leggins-ak edo soinekoak adin tarte guztietarako. Egunero, 6an ezik, 10:30etik 12:30era txoko lasaia egonen da.

Ansak gaineratu duenez, "kontzertuetan, Brigade Loko, Sofokaos, Nafarroa 1512, Onki Xin, Xskara, Dj Bull edo Beietz! bezalako taldeak ariko dira. Jarduerak, hala ere, publiko guztietara egokitu dira; hala, haurrendako ekimenak, bertsolariak, jolasak… ere izanen dira.". Antolatzaileek Oinez Txokoan prestatutako jardueretan parte hartzeko gonbita luzatu dute, baita lastailaren 8an, Etxarri Aranatzen ospatuko den Nafarroa Oinez egunean ere.

Oinez Txokoaren egitaraua

Garilak 6 osteguna

12:00 Suziria: Azterketak euskaraz! Bernart Etxepare Lizeoko ikasleak.

18:00 The Trikiteens.

23:30 Brigade Loco.

Garilak 7 ostirala

18:00 Kukuxtu.

21:00 Nerepe.

23:30 Flitter eta Deserrite.

Garilak 8 larunbata

12:00 Porrotx.

21:00 Alerta Morea.

23:30 Nafarroa 1512 eta Onki Xin.

Garilak 9 igandea

18:00 Jo ta Txo

21:00 Mugan.

23:30 Xsakara eta STR.

Garilak 10 astelehena

21:00 Dantza plaza.

23:30 Cliford eta Bull dj.

Garilak 11 asteartea

16:30 Eztanda txaranga.

18:00 Pamplona Swing.

21:00 Tropa do Carallo.

23:30 Aingura eta Janus Lester.

Garilak 12 asteazkena

18:00 Elektrokela.

21:00 Haizkan.

23:30 Muga Zero.

Garilak 13 osteguna

17:00 Bertso saioa.

21:00 Sala eta Garazi.

23:30 Ajariguan eta Trikidantz.

Garilak 14 ostirala

19:30 Beietz. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!