Txistularien alardearen aurre-estrenaldia eginen da Orkoienen igandean

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 30a, 11:53

Uztailaren 2an 50 bat txistularik, Atarrabiako Abesbatza eta Harribitxia bikoteak saio berezia eskainiko dute Orkoiengo Kultur Etxean 19:30ean. 

Nafarroako Txistularien Elkarteko Xabier Olazabalek azaldu duenez, kanta herrikoiak eta konposizio berriak uztartuko dituzte saio honetan. 

Saio hau San Ferminetan, uztailaren 9an, 12:00etan Sarasate pasealekuan eginen den Txistularien Alardearen 64.edizioko emanaldiaren aurre-estreinaldia izanen da. 

Errepertorioa: 

  • MENDIGOIZALEAK (Lizarrako Aita Hilario Olazaran)
  • ALBORADA BASOAN (Koldo Pastor)
  • GAINZA BIRIBILKETA (Manuel Gainza/Mold. Eneko Azparren)
  • TXISTUAK FESTARAKO  (Joaquín Á. Lecumberri)
  • MANUELA MAITIA (Ismael Yagüe)
  • BAGA BIGA HIGA (Mikel Laboa/Mold. Iñigo Casalí)
  • TXORIAK TXORI (Mikel Laboa/Jexux Artze/Mold. Iñigo Casalí)
  • UR GOIENA, UR BARRENA (Aitor Urquiza/Mold. Iñigo Casalí)   
  • ANIMALIEN DANTZAK (Elena Fraile/Mold. Aitor Urquiza)
  • Karrika dantza – Makil dantza – Animalien baltsa
  • BEGIRADAK  Aitor Urquiza         
  • DEIADAR  (Iker Álvarez/Mold. Aitor Urquiza)
  • IRUÑATARRA (Celestino Pozueta/Mold. Jose Ignazio Ansorena)

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!