Arturo Zazpe (Noelia Fundazioa): "Denon laguntza eskatzen dugu kolageno VI faltan duten pertsonen alde"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 29a, 13:21

Ostegun honetan ekimen solidarioa eginen da kolageno falta duten prestonen alde. Irañeta eta Bidaurreta lotuko dituen bizikleta martxa herrikoia eginen da eta hau martxa luzeago baten lehen etapa izanen da. Arturo Zazpe fundazio honetako kidea izan dugu Guardasola saioan. 

Gaur ostegun arratsaldean ekimen solidario bati hasiera emanen zaio Irañeta herrian. Noelia Fundazioak Kolageno  seiaren falta duten pertsonen alde lan egiten du. Gaixotasun arraroa da eta kasu gehienetan bezala oso diru gutxi bideratzen da horren ikerketarako. Giharretako distrofia eragiten duen gaitz kroniko eta sendaezina da, normalean hautzaroan diagnostikatzen dena.

Arturo Zazpe Noelia Fundazioko kidea da. Etxean 12 urteko iloba bat dute gaitz honek jota eta berak azaldu digunez ikerkuntza sustatzeko ekarpen ekonomikoak biltzeko hainbat ekimen antolatu izan dituzte fundazio honetatik. Horietako bat gaur bertan ahsiko dena: arratsaldeko 16:00etan bizikleta martxa herrikoia eginen da Irañeta eta Bidaurretaren artean. 200 parte hartzaile baino gehiago daude izena emanda eta amaieran afaria eta jai giroa izanen dute Bidaurretan. Baina ekimena ez da hemen amaituko eta 16 bat boluntariok Tarragonako Camarles herrirainoko bidea eginen dute bizikleta gainean, han baitu fundazio honek egoitza Nagusia. Igandean iristiko dira hora eta Arturo Zazpek esan digun bezala jende guztia dago gonbidatua haren ekarpen solidarioa egitera. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!