Uztailaren seian egun osz zabalik egonen da eta ondoren egunero eguerdian frijituak eta pintxoak ekainiko dituzte bermutaren orduan, arratsaldean musika emanaldiak eta gauean otartekoak.
Duela hainbat urte Iruñean ezaguna zen edari bat berreskuratuko dute uztailaren seian, Kike Diez de Ulzurrunek Guardasola saioan azaldu digun bezala.
Uztailaren 10ean Zaldiko elkarteko bakideen bazkaria izanen da Antsoleaga karrikan eta 12an Euskaldunentzako bazkari handia Aldapaburuan, Maiatzaren 2ko plazan. Oraindik txartel batzuk gelditzen dira salgai Karrikirin.