Indarkeriarik gabeko komunikazioari buruzko haurrentzako tailerra egin dute gaur goizean Liburutegi Nagusian

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 27a, 08:15

Astearte honetan "Hitzaztanak" 5 eta 8 urte bitarteko doako tailerra eskaini dute Liburutegi Nagusian, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak eta  Nafarroako Liburutegiek antolatuta. Hitzen balioaz eta kominikazio ez bortitzaz arituko dira haurrak ikasten eta jolasean Izaskun Mujika aktorearen gidaritzapean.  

Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak eta Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak martxan jarri dute “Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegien programa” Ekimen hau duela hiru urte sortu zen eta aurten programak 103 saio desberdin bideratu ditu 52 liburutegi publikotara orain hasi eta irailaren amaierara arte. Aurtengo tailerretan jorratuko dituzten gaien artean arrazakeria eta bazterkeriarik gabeko hizkuntza izanen da, genero berdintasuna eta pertsonen arteko tratu onak izanen dira Irati Goikoetxea  Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuko kideak azaldu duen bezala.

Tailer hauek euskaraz eta gaztelaniaz eginen dira adin desberdinetako parte hartzaileekin.

Gaur asteartean, goizeko 11.00etan euskarazko saio bat eginen da Iruñean, Liburutegi nagusian, 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Tailer hau doakoa da, eta ez da beharrezko izena aldez aurretik ematea. Aski da goizeko 11.00eta Liburutegi Nagusian agertzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!