Atarrabiako alkateak azaldu digunez “lehentasunen artean dugu errekak sortzen dituen arazoak konpontzea”. Plangintza hidrologiko sakona egiten ari dira. Zubi berri bat egitea ezinbestekoa dela dio Oteizak.
Bestetik, osasun etxe berria zabaltzearen beharra azpimarratu du Atarrabiako alkateak: “Gure esku dagoen guztia egin dugu eta, orain, Nafarroako Gobernuaren ardura da eraikina altxatzea”.
Beste helburu nagusien artean, “kirol azpiegiturak indartu eta zaharberritu nahi ditugu”. Hala esan digu Mikel Oteizak.