Ostiral honetan, 18:30ean, hirugarren Poteo Filosofikoa eginen da Laban Agora taldeak antolatuta. Oraingo honetan "Streamerrak, filosofo berriak?" izanen da mintzagaia. Jarrera indibidualistak nola sustatzen dituzten influencer berri hauek eta nola naturalizatzen dituzten diskurtso arriskutsu batzuk izanen dira mahai gainera aterako diren gaietako batzuk. Helena Agirre eta Ibai Gonzalez filosofo gazteak izanen dira saioko gidariak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.