Filmmaking For Sozial Change izeneko zinemaldia egiten ari dira aste honetan Iruñean. Astearteaz geroztik eta larunbatera arte aldaketa sozialarekin zerikusirik duten filmak ari dira proiektatzen Kondestablearen aretoan eta Nafarroako Museoan. 5. edizio honetarako hautatu duten gaia da tribuak eta erritualak. Pelikulen proiekzioez gain, arte erakusketa jarri dute ikusgai Kondestablearen aretoan hilaren 25era arte. Lanen artean Iosu Zapatarena dago eta berak azaldu digu Irrintzi Plaza saioan zer irudikatzen duen bere instalazioak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.