Olaia Garaialde (Mintzakide): "Aurten 900 kidek baino gehiagok hartu dute parte Iruñerrian"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 14a, 20:34

Iruñerriko Mintzakide egitasmoko partaideek ikasturte bukaerako ekitaldia eginen dute Laba aretoan, ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehenbizi Mintzodromoa eginen dute eta ondoren merendua.

Olaia Garaialde, mintzakideko koodinatzaileak Irrintzi Plaza saioan esan digun bezala, taldeka egiten diren asteoroko solasaldiez gain saio osagarriak ere egin dituzte ikasturtean zehar, hala nola mendi taldearen ireteerak, mintzodromoa eta egitasmoaren 20. urrteurrena ren ospakizuna Donostian. 

Hurrengo ikasturterako izen emate epea urrian izanen da bidelari eta bidelagun izan nahi dutenentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!