Ainhoa Eraso: "Gorputzaren bitarteko erlaxatzeko moduak proposatzen dizkigu Noa ipuinak"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 13a, 19:20

"Noa lo egiten ikasten ari da" liburuak praktika gidatu bat eskaintzen digu erlaxatzeko edota lokartzen laguntzeko. Noa urtxintxari lagunek ematen dizkioten lasaitzeko gomendioak irakurri, ikusi eta entzun daitezke lan honetan. 

Marta Fábregas Alciturri psikologoa eta yoga irakaslea da lan honen egilea. Ilustrazioak Elena Fábregas Alciturrirenak dira eta euskarazko itzulpena Julene Sagarna Mezorena. Irrintzi Plazan Ainhoa Eraso, ipuin honi ahotsa jarri dionarekin mintzatu gara. 

Sinopsia

Egun bateko kanpaldiaren ondoren, Noa urtxintxak ezin du lorik hartu. Lau lagun minei laguntza eskatu die. Horiek entzun egin diote, eta loaldi atsegina izateko dituzten trikimailuak azaldu dizkiote. Aholkuei jarraituz, pausoz pauso erlaxatzen ikasiko du, lo sakonean barneratu arte.

Balioak

Ipuin honek sentiberatasuna eta enpatia transmititzen ditu, behar duenari emozioak kudeatzen laguntzeko. Esker ona eta zintzotasuna ere landuko ditu, laguntza eskatzen eta hartzen ikasteko. Gainera, QR kode bat du egileak gidatutako bertsio praktikoarekin, pausoz pauso erlaxazioaren onurekin konektatzen laguntzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!