Herri osora zabaldutako ekimena dela adierazi digu Olatz Arruti irakasleak: "Pandemia isolatu ondoren, geure burua zaintzeko, ingurune naturala zaintzeko eta talde bateko kide izateko beharra ikusi genuen."
Egun Kaparrotsuko eskolan 246 ikasle daude A eta G ereduetan eta 28 D ereduan. Heldu den ikasturtean D ereduan 3 haur gehiago izanen dira.