'Geruzak' ikus-entzunezko proiektuaren ongi bizitzeari buruzko atala aurkeztu dute Laban

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 7a, 20:03

Begoña Garaikoetxea eta Unai Irigarai gazte nafarrek aurkezpenean parte hartuko dute.

Geruzak proiektua Jakin Fundazioak eta Elkar argitaletxeak lankidetzan sortutako ikus-entzunezko sorta da gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duena. Ostegun honetan aurkeztuko da zer den ongi bizitzea aztertzen duen atala. 18:30ean izanen da Laban eta bertan Begoña Garaikoetxea eta Unai Irigarai gazte nafarrek hartuko dute parte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!