Amaia Zufia (IPES): "Ikus-entzunezkoen produkzioaren soilik %15 da emakumeek egindakoa"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 7a, 19:39

Ekainaren 9tik 16ra eginen da IPES Fundazioak eta Golem Zinemak antolatutako Zinemaren eta Emakumearen Nazioarteko Erakusketaren 37. edizioa. Emakumeek eginiko zortzi film luze eta bost labur erakutsiko dira Iruñea, Tafallan eta Lizarran egileen parte hartzearekin.  

Iruñeko Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa, IPES Fundazioak eta GOLEM Zinemek antolatua, horrelako ezaugarriak dituenen artea Erakusketa zaharrena da estatu osoan. 1987an sortu zen eta bere 37. edizioan bere helburuei eusten die, Amaia Zufia IPES Fundazioko  kideak azaldu duen bezala: “Emakume zuzendari, errealizadore, gidoilari eta aktoreen lidergoa ikusaraztea eta indartzea, balio patriarkalak eraldatzea eta munduko beste begirada batzuk zabaltzea, ezinbestekotzat jotzen baitugu hegemonikoki ezarritako kontakizunaren ordezko kontakizun bat egotea. Urteak daramatzagu genero-ikuspegia esparru guztietan txertatzen eta feminismoa zabaltzen, zinema tresna gisa erabiliz.”

Ziklo honetako lehen filma 'Polaris' izanen da, Ainara Vera iruindarrak zuzendutako lana. Ostiralean ikusi ahal izanen da Golem Baionan 19:30ean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!