Kati Leatxe: "Ondarea jasotzean emakumeen bizipen latzei buruz inoiz ez da galdetu izan"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 6a, 20:52

Kati Leatxe kultura kudeatzaileak Rut Iturbide generoan adituak aurkeztu dute "Ritual 2023: ondarea eta errelato feminista Aurrepirinioan" izeneko proiektua.  Honen helburua bikoitza da: emakumeen isilpeko istorioak berreskuratzea eta ondarearen bilketan genero-ikuspegia berma dadin proposatzea.


Nafarroako Aurrepirinioetako 63 eta 99 urte bitarteko hamabi emakumek parte hartu dute 'Ritual 2023. Patrimonio y relato feminista del Prepirineo' ekimenaren baitan egin diren elkarrizketetan. Kati Leatxek Irrintzi Plaza saioan adierazi digun bezala: "Ikerketa honek zalantzan jartzen du gaur egun arte gauzatu den ondaretze-prozesua, betiere ikuspegi androzentrista batetik."

Proiektua datorren irailean itxiko da, eta jaialdi batean ikerketa horren emaitzak partekatuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!