2018an iktusa izan zuenetik oso gutxitan atera izan da Kepa Junkera jendearen aurrera. Donostiako Zinemaldian iaz bere bizitzari buruzko ‘Berpiztu' dokumentala aurkeztu zen, ondoren liburu moduan plazaratu zutena, eta duela egun batzuk ‘Erromeriak’ gaixotu aurreko hainbat pieza biltzen dituen disko berria aurkeztu zuen Bilbon. Iruñeko topaketa hau berak eskatutako bilkura izanen da, Ignazio Iturrarte bere laguna eta ekitaldiaren antolatzaileak Irrintzi Plaza saioan adierazi digun bezala.